Naiara Tejero Diaz naiz eta 2000ko otsailaren 17an jaio nintzen. Gasteizekoa naiz, nire ama eta aita bezala. Nire ama Sonia zuen izena eta 1978ko apirilaren 27 an jaio zen eta nire aita Simeón du izena eta 1976ko Azaroaren 23an jaio zen. Txikitan beti futbolera eta saskibaloira jolasten pasatzen nuen denbora. Ez ditut anai-arrebak, baina txikitatik txakurrak izan ditut etxean; haiei esker ez nintzen bakarrik sentitzen jolasteko momentuan. Dena den, lagun asko nituen.
Padre Orbiso eskolan igaro nituen nire Haur Hezkuntzako urteak eta Lehen Hezkuntza Ibaiondo ikastolan pasatu nuen. Geroago IES Lakua institutura joan nintzen DBH eta Batxilergoa ikastera. Han 6 urte igaro nituen eta nire lagunak ezagutu nituen. Gainera, irakasle apartak ezagutu nituen; benetan bere lana maitatzen zutenak. Horietako irakasle bat Marian zen, batxilergoan gaztelania irakasten zuen. Nire auzolaguna da eta konfinamenduan elkar agurtzen ginen lehioetatik. Gainera, berarekin kafe bat hartzera joan nahiz pare bat aldiz. Nirekin oso ondo portatzen da beti. Nire amaren heriotza gertatu eta gero, nirekin egon zen, laguntzen. Beste irakasle garrantzitsu asko ezagutu nituen: Iñaki (matematikakoa), Blanca (hitoriakoa), Martina (artearen historiakoa)... Oso pertsona onak eta arduratsuak ziren haien ikasleekin. Esperientzia horiei esker urte horietan gauza oso garrantzitsu batez ohartu nintzen: irakaslea izan nahi dudala.
2018an, Haur Hezkuntzako goi-mailako zikloa egitea erabaki nuen. Beraz, Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxera joan nintzen haur hezkuntza ikasteko asmoz. Praktikak Urkide ikastetxean burutu nituen, eta oso gustura egon nintzen ume eta irakasleekin. Zikloa bukatu baino lehen oso argi neukan haur hezkuntza ikasi nahi nuela unibertsitatean; horregatik, matrikulatu nintzen UPVn eta hemen nago.
Etorkizunean ez dakit zer egingo dudan. Ez naiz ikusten heldu bat bezala. Nire bizitza osoa ikasten egon naizenez, ez dut ikusten neure burua lanean eta ez dakit zergatik. Agian oraindik neskato bat naizela pentsatzen dudalako da. Baina unibertsitatean egotea heldu bihurtzeko balioko nau.
Comentarios
Publicar un comentario