Emozioen garrantzia eta ondorioak Haur Hezkuntzan

 


 Emozioak oso garrantzitsuak dira kognizioa eta gure garapen pertsonalarako. Day idatzitako testu batean hau aipatzen da: “las emociones primarias no se adquieren socialmente y están ligadas al desarrollo personal”; beraz, gizakiok gure baitan jaiotzen garenetik hainbat emozioak ditugu, imitazioaren eta sozializazioaren   bidez ikasitakoak ez direnak. Besteekin harremanak izateko emozioak eta sentimenduak nahitaezkoak dira. Beharrezkoak dira baita hezkuntzan, irakatsi eta ikasi behar ditugulako. Baina emozioak kontrolpean eukitzen ditugu klasean ingurumen lasaia izateko; beraz, gure aurka jokatzen dugu? Agian bai.


Emozioak gure bizitzaren parte dira eta eragina daukate. Adibidez, lanean gaudenean ezin gaitzezke egon gure emozioen menpe gure zereginak gauzatu behar ditugulako inolako distrakziorik gabe. Irakasleei dagokienez, emozioak identifikatzea ezinbestekoa da. Umeek emozioak adierazteko askatasuna izan beharko lukete bai klasean eta bai etxean. Horregatik, oso garrantzitsua da Haur Hezkuntzan emozioak irakastea umeek haien emozioak, baita besteenak, identifikatzeko gai izateko. Emozioak eta sentimenduak komunikazioaren oinarria dela esan genezake, haiei esker besteek nola dauden jakin dezakegulako.


Testuan Hochschild aipatzen da, eta bere ikerketa batean “lan emozionala” terminoari buruz hitz egiten du. Termino honek lanean gure emozioak menpean izateari buruz hitz egiten du. Ildo beretik, emozioek eta sentipenek gure buruarekin jokatu ahal dutela esan behar da. Hau da, egiten ari garenetik alde egiteko bidea izan daitekeela distrakzio moduan har ditzakegulako. Gauzak egiteko burua ondo kokatuta izan behar dugu, ez gara egon behar beste gauzetaz pentsatzen. Gainera, irakasleen kasuan, ezinbestekoa da gure atentzioa bete betean umeei zuzentzea haien segurtasuna baietzatzeko.


Gure bizitza mentala ere agertzen da, eta hau ezagutzeko 2 era daudela dio testuak. Alde batetik adimen razionala daukagu non gure logika, deduktibitatea, ulergarritasuna eta aztertzeko gaitasunak dauden. Beraz, adimen razionala oso zientifikoa dela esan genezake. Bestalde, adimen emozionala dago oso indartsua, oldartsu, intuitiba, azkarra eta holistikoa dena. Bertan, gure emozioek kontrolatzen dute gure burua. Biak ezinbestekoak dira gure bizitzarako baina orekan egon behar dira. Ez gara ezer emoziorik gabe, baina ez gara ezer gure alderdi logikoa erabili gabe. Oso emozionalak edo oso logikoak izan gaitezke baina kontuan izan behar dugu bi alderdiek gizakien esentzia dela gure nortasuna eraikitzen dutelako.


Honekin batera, hainbat ikerketen arabera emozio gogorrek gure bizitzan interferentziak sor daitezkeela diote. Emozio horiek maitasuna eta haserrea dira, besteen artean. Interferentzia horiek normalak dira gizakientzat emozioak jokatzen duten papera oso garrantzitsua delako. Lehen esan dudan bezala, oreka mantendu behar dugu adimen razionala eta emozionalaren artean; baina batzuetan oso zaila da. Zerbait oso larria gertatzen zaigunean blokeatu gaitezke gehiegi izan daitekeelako gure adimenarentzat. Egia esan, hori ez da emozioen kontua, indar kontua dela izan daiteke emozioak baztertzeko indarra behar delako, ez delako batere erraza. Umeei dagokienez, emozioek kontrolatzen dutela haien izaera esan genezake haien nahiak eta sentitzen dutena beste guztiaren aurrean jartzen dutelako askotan. Hori gertatzen denean erabakitzeko aske izan beharko lukete alderdi emozionala garatzea ezinbestekoa delako gainerako alderdiak, kognitiboa adibidez, garatzeko. Horretarako oso erabilgarriak dira emozioei buruzko jokoak, imitzaioa oinarri daukatenak, alegia.


Hurrengo atalean izaera profesionala eta pertsonalari buruz hitz egiten da, eta irakasleen izaerari dagokio. Irakasleen izaera profesionala haien berariazko irudia, haiengan lotuta dauden esanahiak, haiek irakasten duten materiarekin lotuta egoteak eta ikasleekin dituzten harremanak eratzen dute, besteak beste. Egia esan, denok irakasle bati buruz pentsatzen dugunean bere ikasgaia datorkigu burura, eta ikasgai horren iritzia edo gustoko dugun ala ez erabakitzeko balio gaitu irakasle horri buruz daukagun iritzia. Hau da, nahiz eta ikasgai oso interesgarria izan, irakaslearen irudia txarra izanez gero ez dugu gogoratuko modu atsegin batean. Horregatik irakasleek haien buruaz arduratu behar dira zaintzeko haien izaera eratzen duten ezaugarri guztiak (lehen esandakoak). Azken finean, pertsonak garenez harremanak komunikazioaren oinarritzat hartu dezakegu eta haien kalitatea komunikazioari onurak edo kalteak ekar dakioke.


Izaera profesionalari dagokionez, badaukagu izaera empresariala gure alderdirik lehiakortasunena dena. Gainera, irakasle eraginkorrak eta erantzunkizuna daukatenak eratzeko ezinbestekoa da izaera mota hau. Ildo beretik, irakaslearen irudia ona izan dezan alderdi hau zaintzea eta ikasleekiko erantzunkizuna izatea ezinbestekoa dela esan genezake. Nire esperientziatik hitz egingo banu, hainbat irakasle burura etortzen zaidatela eta haien profesionaltasuna onena ez zela esango nuke.


Bukatzeko, izaerak aldakorrak direla gogoratu behar dugu. Ikasketa prozesuari esker, bizitza osoan zehar ikas ditzakegu kontzeptu berriak gure izaera hobetzeko gai izango direnak. Zaindu behar dira gure izaeraren alderdi guztiak irakasle izaera ona izateko, profesionalak eta eraginkorrak izateko.

 

Day, C. (idazlea). (20006) Emociones, sentimientos e identidad profesional y personal

[testu fitxategia].

Comentarios