STEILAS erakundeak hezkuntza salgai izeneko dokumentala egitea erabaki
du hezkuntzaren egoeraren atzean pertsonek dituzten behar eta eskubideak
aztertzen ditu. Gainera, hezkuntza gauza sinplea ez dela erakusten du
politikarekin harreman estua duelako eta politikariek haiek nahi duten
bezala moldatu dezaketelako. Hau nabaritzen da gobernu aldaketak
gertatzen direnean: gobernuz aldatzen da Espainia eta, kasualitatez,
hezkuntza-lege berri bat agertzen da.
Hezkuntza igogailu lana
egiten du, sozialki behean daudenei igotzeko aukera ematen dietelako.
Eta eskola publikoei esker, biztanleria formatu daiteke eta
langile-klasekoentzat konkista bat da. Baina azken urte hauetan
hezkuntza publikoak denetariko erasoak jasan ditu eta ahuldu egin da
hezkuntza arloko zerbitzu publikoak pribatizatzeko hainbat erakunde
ahaleginak egiten dituztelako. Nahiz eta politikak asko eragin
aipatutakoan, gizarte arazoa da normalizatzen delako hezkuntza
publikoaren gutxieztea. Egia esan, hezkuntza-kontzertatua hobeagoa edo
prestigio altuagua daukala pentsatzen da gizarte ikuspuntutik
begiratuta. Pisa Informean Espainiako eskola kontzertatuak %32a dela
agertzen da eta kezkatzekoa da; ordaindu behar da hezkuntza jasotzeko
nahiz eta hezkuntza publikoa eskubide bat izan.
Alde batetik,
hezkuntza kontzertatua erligioarekin zerikusia dauka eskola kontzertatu
asko erligiosoak baitira. Eskola mota hauek pedagogia berriztatzaile
eta alternatiboen etxea bihurtu dira ere eskola publikoetan ematen ez
diren metodologiak erabiltzen dituztelako: motessori, pickler… Baina
bidezkoa da ordaintzea hezkuntza jasotzeko? Horri hezkuntza
kontzertatuaren prestigioa gehitzen baldin badiogu eskola publikoa baino
hobea dela, gizarte ikuspuntutik, esan genezake. Eskola kontzertatuen
webguneetan, gehienetan, metodologiaren zatian berriztatzaile edo
desberdina dela esaten dute, baina hori ez du esan nahi besteekin
konparatuz hobea dela.
Bestalde, trantzizioari esker eskola
laikoa aldarrikatu zen eta Euskal Herrian euskararen indarra handitu zen
ikastoleei esker. 1993. urtean ikastolak publikoak bilakatu ziren eta
hezkuntza autonomiaren esku dago baina Madrilen egindako legeen menpe
dago ere. Honi esker euskararen altsapena egin zen, Frankorekin ezin
zelako euskaraz hitz egin. Gaur egun ere ikastolen eta eskola
kontzertatuen hizkuntza desberintasunak nabaritzen dira eskola
kontzertatuetan, ikastola publikoak direlako izan daiteke.
Aipatutakoaz
gain, dokumentalean empresen eta hezkuntza-sistemaren arteko lotura
aipatzen zen. Askotan enpresaaskok proiektuak egiten dituzte non eskolen
kolaborazioa izaten dute. STARTinnova proiektua, adibidez, pasa den
kurtsoan aurrera ermanadako proiektu bat da eta Euskadi, Asturias,
Valencia, Rioja eta Castilla Leon komunitateetan egin zen. 2.500 ikasle
parte hartu zuten eta empresa bat sortzea eta ekimena saritzea zen
helburu nagusia. Ikasle horiek 16-17 urtekoak dira eta Batxilergo eta
lan-prestakuntzako zikloetara dago zuzenduta. Mota honetako proiektuen
bitartez, lan mundura bideratzen dituzte ikasleak eta langile mota jakin
bat sortzeko aukera daukate enpresek. Gizartea moldatzeko tresna da
hezkuntza ideologiak, pentsamoldeak, pertsonak eta haien etorkizuna
moldatu dezakelako. Horregatik, hezkuntza sistemari dagokionez, fundazio
askoren (La Caixa, kutxabank…) interesa didaktikoa ez dela dirudi.
Hezkuntza-sistema
lehiakortasuna sustatzen du aipatutako enpresen proiektu eta
ebaluazio-sistemaren bitzartez. Nota altuen glorifikazioa eskolan
arazoak dauzkatenen irakaskuntza-prozesua moteldu eta oztopatzen dute.
Bai eskola publikoan eta bai kontzertatuan ebaluazio-sistema zenbakien
bidezko kalifikazioetan oinarritzen denez, ikasleen arteko
lehiakortasuna altua da nota altuenak dituztenek etekinak ateratzeko
aukera gehiago dituztelako; hala nola, erasmus, bekak… Beraz, ikasleen
pentsamoldea moldatzen da eta bizitza lehia bat dela eta hoberena izatea
lehentasuna dela pentsatu dezakete.
Eskola kontzertatu eta
publikoen arteko aniztasun ezberdintasunei dagokienez, guettoak sortzen
direla aipatzen da dokumentalean. Eskola publikoa kontzertatua baino
anitzagoa dela nabaritzen da kontzertatura gizarteko sektore zehatz bat
soilik joan daitekelako. Publikoan, berriz, ekonomia, etnia eta jatorri
ezberdineko ikasleak joateko aukera ematen duenez, eskola dagoen
auzoaren errealitatea erakusten du. Aniztasuna tolerantzia lantzea
eragiten du besteen desberdintasunak ulertzeko pentsamoldea moldatu
behar delako. Horregatik, eskola publikoak onurak ekarri dezake gaur
egungo gizarteari.
Gainera, dokumentalean Marruecoseko
emakume bat agertzen zen eta bere umea matrikulatzeko eskola
kontzertatuetan zailtasunak zituela aipatu zuen. Tolerantzia eza dagoela
dirudi eta diskriminazioa ematen dela hezkuntza-sisteman ageri dago.
Emakumearen esanetan: “me dijeron que no podía matricularlo porque no
podríamos pagarlo”. Komentario horrek arrazakeria, aurreiritsi klasistak
eta diskriminazioz beteta dago eta eskola kontzertatua leku txarrean
uzten du. Eta esandakoari gehitzen baldin badiogu eskola kontzertatuetan
aniztasuna oso txikia dela, elitismoa ematen dela pentsa daiteke.
Bukatzeko,
giza-mugimenduei erreferentzia egin behar zaie eskoletan jorratzea
beharrezkoa delako. Eskola publikoetan feminismoa, tolerantzia eta
horrelako mugimenduak jorratzen dira baina eskola pribatuan segregazioa
ematen denez, gizartearen alderdi jakin batek soilik eskuratu
dezakelako, balore horiek ematea zailagoa da eta askotan ez dira ematen.
Horregatik, eskola mota horien arteko oreka beharrezkoa da, dirua ez
delako kalitatearen sinonimoa. Hezkuntza ez da patata poltsa bat, ez
dago salgai.
STEILAS. (2019). Hezkuntza salgai. [bideo fitxategia]. https://www.youtube.com/watch?v=JCv_Katd6uY
Comentarios
Publicar un comentario