Pedagogia
hezkuntzan ematen diren metodoak aztertzen dituen zientzia da.
Hezkuntza mundua mugitzen du txikiok garenetik ezigaiak garelako,
ondorioz, hobetzeko gai gara momentu oro. Hezkuntza-sistema hezkuntza
zabaltzeaz arduratzen da eta herrialde osora iritsi nahi du. Eta sistema
honetan mota askotarizko eskolak daudenez, pedagogia asko erabiltzen
dira. Adibidez, Montessori, Pickler, Konfidantzaren pedagogia… Azken
honi buruz hitz egingo dut hausnarketa honetan.
0 eta 6 urte
bitartean gizakion garapen prozesurik garrantzitsuena eta azkarrena
gertatzen denez, Haur Hezkuntzako epea behatzea oso garrantzitsua da.
50ko hamarkadetan behaketaren psikologia jaio zen eta enpirikoa zela
ohartuzen sektore zientifikoak. Horri esker, etologia garatu zen.
Etologia gizakion jarrerak aztertzen dituen zientzia da. Haur Hezkuntza
gizakion garapenaren momenturik garrantzitsuena da garapen-prozesu
azkarrena burutzen delako momentu horretan. Horregatik eskolan giro
egokia egon behar da garapena burutzeko eta umeen erritmoak errespetatu
behar dira; horretan datza konfidantzaren pedagogia, alegia.
Konfidantzaren
pedagogia umearen izatea du oinarritzat, bitan banatzen dena: sena,
garatu behar dena; eta burmuina, askatasuna asmatzeko eta erratzeko
behar duena. Hezitzaileek gidatu eta lagundu behar dituzte umeak
saiakeretan eta tresnak eman behar dizkiote. Horrez gain, ipuinak oso
garrantzitsuak dira irudimena garatzeko. Askatasunez garatzea oso
onuragarria da eta pedagogia mota askotan hori da ardatza, hala nola,
montessori.
Umeen jarrerei dagokienez, pedagogia honetan
haurra ardatza denez, egunerokotasunean gertatzen diren gauzak kontuan
hartzen dira umeek nola dauden ulertzeko. Familiek irakasleekin hitz
egiten dute egunero eta umeen egoera azaltzen dute: umeak nola egin duen
lo, zer jan duen, zer nolako jarrera daukan… Honi esker umeak
osotasunean ulertzeko aukera daukate. Eta atxikimenduari garrantzi
handia ematen dietenez, irakasleak atxikimendu irudi bezala ikusten
dituzte. Horregatik, gurasoak joaten direnean harremana izaten dute
irakasleekin umeek konfidantza izan dezaten irakasleengan.
Gurasoekin
daukaten harremanari dagokionez, lehen aipatu dudan bezala, konfidantza
handia daukate gurasoek irakasleengan eta umeak ohartzen dira.
Irakasleek familiak ezagutzen dituzte eta familia mota eta umeekin
daukaten harremana aztertzen dute. Umeen erosotasuna lehentasuna dauka,
eta hori bilatzeko umearen ingurua ezagutzea ezinbestekoa da. Guraso
eskola daukate pedagogia hau erabiltzen duten ikastola batean non
familiei jarraibideak ematen zaizkie umeen garapenaren onurarako.
Gurasoak eskolara joaten dira umeekin egokitze aldian, erosotasuna
bilatzeko eta umea nahi duenean eta eskolan segurtasuna sentitzen
duenean aldentzeko. Umeen erritmoa errespetatu behar da eta bakarrik
aldendu daitezke prest daudenean. Gainera, familiak ikastola barruraino
sartzen dira banaketa lasaia eta naturaltasunez betekoa izan dadin.
Irakaslearekin
daukaten harremanari dagokionez, erosotasunean oinarritzen da: umeak
erosotasuna sentitzen dute irakaslearekin hori delako irakasleak
transmititzen diona. Irakasleak behaketa erabiltzen dute umeekin
aurrerapausuak ikusteko eta arazoak baldin badaude familiari
jakinarazteko. Beraz, atxikimendua eta konfidantza dira irakasle eta
ikaslearen harremanaren oinarria. Garrantzitsua da umearen erosotasuna
bilatzea familiarekiko banaketa onuragarria izan dadin eta eskolarekiko
pertzepzioa ona eta segurua izan dadin.
Eskolaren
antolaketari dagokionez, testuinguru desberdinak eskaintzen dira eta ume
bakoitzak erabakitzen du zer, non eta nola egingo duen ariketa. Txokoen
bidez antolatzen da klasea eta autoestima lantzen da umeek egin
dezaketen ariketen bidez. Ariketak bukatzerakoan, txoko batera joaten
dira non gometxak jartzen dituzte adierazteko zer txokoetan egon diren;
honi esker, irakasleek dakite non egon den ume bakoitza. Oso inguru
librea da eta umeek mugitzeko askatasuna daukate. Arkitektura
pedagogiaren menpe dagoenez, askotariko egoerak eskaintzen zaizkie umeei
eta haien garapen propioa egin dezakete.
Klasean ume
bakoitzak era librean erabakitzen du nahi dituen materialak eta
ariketak. Gaiak ikasterakoan, etxetik dakarte informazioa eta bilketa
egin eta gero helburuak zehazten dira klasean gaia osatzeko. Eduki
desberdinak lantzen dira, adibidez, matematika, musika, plastika… Adinak
nahasita egoten dira eta nagusiagoak direnak txikiei laguntzen diete
ipuinen irakurketa eta jolasaren bidez. Haurrek harreman estua daukate
naturarekin eta ohitura eta tradizioari garrantzi handia ematen zaio.
Beraz,
konfidantzaren pedagogia oso erantzun egokia izan daiteke gaur egungo
gizartean dauden umeentzat gure munduan falta den askatasunaren kontra
jotzeko balio duelako. Hau da, eskola leku librea da eta presaka bizi
garen kanpoko mundutaz ahazteko balio zaie umeei. Lasaitasuna eman
dakioke haurrei eta askatasunez garatzeko aukera ere. Espainiar gizartea
azkar gauzak egitean datza, gizarte ikuspuntutik guztia orain nahi
izatea egokia delako eta hori ez du errespetatzen umeen erritmoa.
Laburbilduz,
pedagogia oso egokia izan daiteke hezkuntza-sistemarako, eskola
publikoetarako gehien bat non aniztasuna oso handia da. Erantzun egokia
izan daiteke behar bereziak dituzten haurrentzat askatasunez haien
erritmoa errespetatu dezaten.
Arizmendi ikastola (zuzendaria). (2014). Konfidantzaren Pedagogia [bideo fitxategia].
https://www.youtube.com/watch?v=6TDg1Xj8Ykg
Comentarios
Publicar un comentario