Vinçenc Arnaiz psikologoa egindako bideoconferentzia batean, hurrengo kurtsoari buruz gogoeta egin du. Bizitzen ari garen errealitatea berria dela-eta, inkognita asko daude ez dakigulako nola jorratu dezakegun egoera hau. Gainera, kontuan hartu behar dugu umeek munduarekiko daukaten ikuspegia irakasleek daukaten ikuspegia ahaztu gabe. Ekaineko bideoa izan arren, iraileko errealitatera egokitu daiteke koronabirusa oraindik gure artean dagoelako.
Hasteko, bere burua aurkeztu du eta gogorarazi ditu bizi garen egoeraren ezaugarriak: higienea oso garrantzitsua dela, distantzia soziala mantendu behar dela… Eta nola egokitu ditzakegu ezaugarri horiek eskolan? Umeekin higienea lantzeko tresna asko daude (abestiak, adibidez), gainera, bere garrantziaz konturatu behar dira. Erabiltzen dituzten objektuak (jolasak, margoak…) garbitu behar ditugu edo koarentena egiten geratu beharko lirateke. Naturalak diren objektuetan birusa ez da geratzen, baina badaezpada objektu horiek egun batzuetan ukitu gabe egon beharko lirateke.
Duela urte bateko jokabide batzuk burutugaitzak dira orain; adibidez, ezin diogu klasekide bati boligrafo bat utzi. Beraz, bai haur hezkuntzan eta bai beste ikasketeetan egokitu behar gara arau berri hauetara.
Horrez gain, maskara beharrezkoa denez, txikien klaseetan ere, giza-harremanak aldatu dira. Begietara begiratzea gero eta sustatuago dagoela esango nuke, begiak bakarrik ikusten zaizkigulako. Onuragarria da? Izan daiteke. Egoera honen ondorioz kontura gaitezke harremanen garrantziaz. Kontura gaitezke higienearen garrantziaz ere; duela urte bat bazeuden jan baino lehen eskuak garbitzen ez dituzten pertsonak, baina gaur egun hori pentsaezina da. Jende pilaketa ere zaindu behar da; gaur egun pentsaezina da diskoteka batera joatea non jende mordoa dagoen.
Kontuan hartu behar ditugu emozioak ere. Bideoan Vincenç Arnaiz azaltzen duen bezala, eskolara datozen umeek emozio asko bizi daitezketela: nahasmena, tristura, antsietatea, larritasuna… Konfinamenduan bizi dituzten egoeren menpe dauden emozio eta sentimenduak dira. Umeak ariketa sozialak izan badituzte, parkera joan badira eta beste umeekin harremanak izan badituzte, adibidez, eskolara bueltatzea larritasun gutxiagorekin bizi egingo dute. Dena den, egoera honetan ez da erraza harreman sozialak arau berriak ditugulako: 1.5 metroko distantzia errespetatu behar dugu, maskara erabili behar dugu, eskuen garbiketa nahitaezkoa da, agurtzeko era berriak sortu ditugu (ukondoarekin agurtzen dugu, adibidez, elkar ez ukitzeko)... Duela urte bat geneukan bizitza ez da oraindik bueltatuko; beraz, egoera berri honetara egokitu behar dira bai irakasleek bai ikasleek.
Irakasleen lanik garrantzitsuena umeen artean egoera sozialak gerta daitezen ziurtatzea. Egoera horiek segurtasunez gertatu behar dira, alegia. Horretarako ezinbestekoa da arau-sozial berriak errespetatzea eta horietaz baliatzea elkar zaintzeko geure buruak. Umeen sentimendu eta emozioak errespetatzea irakasleen lana da ere bai; oso garrantzitsua da emozioak identifikatzeaz gai izatea oso faktore garrantzitsua delako hezkuntza-arloan.
Erabil daitekeen metodologiei dagokienez, badaukagu Montessori eta Pickler. Biek garapena errespetatu behar dela diote, bakarkako ariketak garrantzitsuak direla eta besteekin erlazionatzea nahitaezkoa dela defendatzen dute. Erabil ditzazkegu gaur egungo egoeran? Bai. Gainera, material naturalen erabilera sustatzen dute eta birusa ez da geratzen material naturaletan. Gainera, oso metodologia onuragarriak dira umeen garapena beraiek egiten baitute; hau da, irakasleek bakarrik laguntzeko daude baina berez ume bakoitzak bere ariketak egiten ditu bere kabuz. Hau oso erabilgarria da COVID egoeran kontaktu zuzena saihestu behar dugulako birusa guk eta besteak ez kutsatzeko.
Vinçenc Arnaiz familien topo egiteari buruz ere hitz egiten du bideoan, eta haren garrantzia nabarmendu zuen. Helduetaz ez gara ahaztu behar, haiek baidira umeen familiak. Harremanak premiazkoak dira gizakiarentzat, eta beraietaz gozatu egiten dugu bizitzaren arlo guztietan. Haietaz gozatzeaz gainera, gure garapenarako oso garrantzitsuak dira haiei esker sozializazioa eta garapen kognitiboa lantzen delako. Gizartearen arauak eta legeak ulertzeko balio gaituzte gure artean sortzen eta izaten ditugun harremanak, besteak ulertzen ikasten dugulako. Txikian garenetik eta bizitza osoan zehar ikasten dugu giza-harremanei buruz, harremanak beti sortzen eta garatzen direlako. Gainera, giza-harremanak gizakion bizitzaren oinarria dela esango nuke. Zergatik? Besteekin harremanak izatea saihestezina delako. Txikiak garenean, gure lehenengo harremanak familia-nukleoan gertatzen dira gure guraso, aiton-amon, osaba-izeba eta abarrekin. Familiarekin egoteaz gain gure lehenengo harremanak beste umeekin izaten dira: eskolan, parkean… Gure izaera garatzearen arlo oso garrantzitsua dira harreman-esperientzia horiek.
Bukatzeko, maskarari buruz hitz egin nahiko nuke. Maskarak beldurgarriak suerta daitezke txikientzat, gure eurpegia ikusteko ezintasuna dela-eta. Horregatik bideoan maskara transparenteak aipatzen dira. Nire ustez maskara mota horiek oso erabilgarriak izan daitezke haur hezkuntzan gure adierazpena hobeto erakusteko, gure aurpegi osoa lagungarria izan daitekeelako umeen garapen sozial eta emozionalarako imitazioa eta esperientziaren bidez ikasten dugulako. Gainera, entzumen desgaitasunak dituen pertsonentzat maskara arruntak oztopoak dira ezpainak irakurtzea ezinezkoa delako; beraz, maskara transparenteak oso onuragarriak izango litzaiteke haientzat.
Vincenç Arnaiz (psikologoa
). (2020). ¿Qué podemos hacer para que este sea un buen curso? [bideo fitxategia] https://www.youtube.com/watch?v=jyJHDLEzBf4&t=8s
Comentarios
Publicar un comentario