Ikasgai honetan izandako ikasketa prozesuaren birpasoari dagokionez, prozesu arraroa izan dela esan dezaket. Hasieran, ez nekien ikasgaiaren nondik norakoak eta nahiko galduta negoen. Goi-mailako ziklotik nator, beraz, hezkuntza eta ni ezagunak gara. Horri esker, irakasgaian ateratako kontzeptuak, hala nola, pedagogia, ez ziren ezezagunak. Horrez gain, egindako ariketak berritzaileak izan dira. Teknografia, adibidez, ez dut inoiz egin eta kontzeptu berri bat zen. Dena den, ondo moldatu naiz. Gainera, talde-lana sustatu denez ikasgai honetan, oso eroso egon naiz asko gustatzen zaidalako lanean lan egitea.
Bideoak ikustea, testuak irakurtzea, apunteak hartzea eta hausnarketak egitea ikerketa lan bat bezala da: informazioa behatu eta interpretatu behar da. Ariketa hauei esker pentsamendu kritikoa garatzen da; eta hori oso garrantzitsua da gaur egungo gizartean biztanleria bere kabuz pentsatzeko gai izan dadin. Askotan bideoak ikusi eta testuak irakurtzen ditugu, baina ikusi edota irakurri dugunari buruz hausnarketa egitea da garrantzitsua eta galdetu behar diogu geure buruari: “irakurritakoa egia da?”, “Ados hala kontra nago?”, “Zer nolako ikuspuntua agertzen da?”, “Zer ondorio ekar dezake dokumentu hau?”... Hori egin eta gero gure irakasle izaera eraikitzeko oinarria eraikitzeko aukera izan dezakegu, pentsamolde propioa eraikitzea oso garrantzitsua baita.
Irakasleari dagokionez, talde-lana bultzatu du lan bakoitzean. Horri esker, etorkizunerako prestakuntza hobeagoa izango da talde lanean ondo moldatzeko gaitasuna garatu dugulako ikasgai honetan. Nahiz eta pandemia mundialan egon, ondo moldatu gara klasean proiektuak egiteko online ditugun baliabideei esker. Gainera, taldekideek hiri ezberdinetan bizi izan arren, eskuragarri dauden baliabideak asko erraztu gaituzte egin beharreko lanak.
Hausnarketak egitea gauza berria izan da klase osoarentzat, eta nahiz eta hasieran galduta egon garen, irakasleak ongi azaldu gaitu nola egin ariketak. Pausoz pauso gaitasunak garatzen joan gara klasean, ariketa, lan eta saioen bitartez. Klasean lan egin dugu baina etxean egindako lana zehatzagoa eta esfortzu handia eskatzen zuenez, lan egiteko gaitasuna garatzeko aukera izan dugu.
Irakasgaiaren azalpena eta testuinguruari dagokionez, ikasgai hau beharrezkoa eta funtzezkoa dela irakaslea izateko momentuan ulertu dut irakaskuntza lanbideari begiratzen zaiolako bere osotasunean. Ikasleak irakaslearen nortasun profesionala eta bere funtzio soziala ulertzen ditut. Horrez gain, irakaslearen zereginei buruz hausnartzeko egoerak sortarazten ditut eskola osatzen duten jarduerak eta eremu desberdinak aztertuz. Irakasleak dituen betebeharrei eta tutoretza aurrera eramateari begiratuz irakasgaia ulertzeko gai izan naiz. Lehenengo lauhileko beste irakasgaiekin bat eginez, hezkuntza zereginera gerturatze sistematikoa eskatzen duen diziplinarteko ikaskuntza proiektuaten osagaietako bat dela dakit eta izen bera duen eta ezinbestean burutu beharreko diziplinarako lanaren oinarria dela dakit.
Gaitasunak eta irakasgaia ikastearen emaitzei dagokienez, irakaskuntza jardueraren alderdiak eta eginkizun nagusiak ulertu ditut emandako azalpen eta materialari esker. Maisu-maistren izaera profesionalari buruzko lehen lerroak edo oinarria osatu du ikasgai honi esker eta ulertu dut zein den irakasle baten funtzioa.
Gelako interakzio eta komunikazio prozesuak ezagutzen ditut, balioetan oinarritutako hezkuntza sustatu dut ere. Gainera, elkarbizitza positiboa eta hezkuntza-behar anitzetarako erantzunak bilatzeko gaitasuna landu dugu.
Haur hezkuntzako tutorearen berariazko eginkizunak ezagutzen ditut eta baita familiarekin komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko moduak ere. Irakaskuntza jardueraren lanbide zereginak identifikatzen ditut eta badakit nola aplikatu behar diren irakaslearen lanbideari. Horrez gain, hausnarketa egiten dut gaur egungo errealitatean agertzen diren egoera eta beharrei buruz. XXI. mendeko errealitatea aztertuz hezkuntza arloan dauden erronken inguruan pentsaten dut eta diskurtso bat eraikitzeko gain naizela uste dut. Nire ustez, hezkuntzaren erronkarik indartsuena edo garrantzitsuena gaur egungo gizartean dauden umeen behar eta nahiei egokitzea da. Horregatik irakaslea izateak inplikazio maila handia eskatzen duela ulertzen dut, diskurtsoan kontuan hartzen baitut. Irakasleek identitate eta nortasun jakin batzuk dituzte bere formakuntza eta testuinguruarekin daukan harremanei eta ikasleekiko elkarrekintzari esker osatzen dena. Aniztasuna kontuan hartu behar da eta hezkuntzako lanbideen oinarri emaile etikoak ulertzen ditut. Tutoretza planak egiteko prozesuak eta horren garabidean hainbat eragile daudela dakit. Horrez gain, talde lana garrantzitsua dela, parte hartzea eskolan, komunikazio eraginkorra eta kanpo harremanetarako gaitasuna ezinbestekoak direla ulertu dut ikasgai honi esker.
Bukatzeko, eduki teoriko-praktikoei dagokienez, denak baliogarriak izan direla esan dezaket irakasle lanbidea egiteko balio dutelako. Ikasgai honi hainbat ekarpen egingo niozke: umeekin harremana izatea eskatzen duten ariketak egingo nituzke, teknologiaren bidez burututako ariketa gehiago egingo nituzke eta lan plastikoak sustatuko nituzke.
Comentarios
Publicar un comentario